Politika -

Itun fiskala

PPk EAJ-PSE itunarekin bat egitea baztertu du Javier De Andresek

"Ez dugu erreforma honetan sinesten, EH Bilduk eta PSEk Gipuzkoan ezarritako proposamenetan oinarrituta dagoelako" kritikatu du Arabako ahaldunak.

De Andresen iritziz, itunak EH Bilduren proposamenen kutsua dauka. Efe.
De Andresen iritziz, itunak EH Bilduren proposamenen kutsua dauka. Efe.
Javier De Andresek PPk EAJ-PSE itunarekin bat egitea baztertu du

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andrés (PP) Arabako ahaldun nagusiak PPk jeltzaleek eta sozialistek adostutako erreforma fiskalarekin bat egitea baztertu du, "EH Bilduk eta PSEk Gipuzkoarako adostutako plan bera delako".

De Andres Arabako Batzar Nagusien Batzorde Ekonomikoan izan da krisiari aurre egiteko plana aurkezten. Bertan egindako hitzaldian, PPk ez duela erreforma fiskalarekin bat egingo iragarri du.

"Ez dugu erreforma honetan sinesten. Bestelako planteamendua daukagu eta ez dugu akordio horrekin bat egingo", esan du ahaldun nagusiak- De Andresen ustez, EAJ-PSE ituna "herriaren interesen eta enplegua sortzeko beharraren kontra doa" enpresa sareari kalte egingo diolako eta "opor fiskalak" auziarengatik eta "antzeko beste gaiengatik".

Batzordearen amaieran, De Andresek azalpen gehiago eman ditu hedabideen aurrean: "EAJk arazo handiak izango ditu Jaurlaritza kudeatzeko eta PSEren babesa beharko du, baina hori ez da aitzakia PSEk eta EH Bilduk Gipuzkoa ezarritako proposamen fiskalekin bat egiteko".

EAJ, PSE, PP bilera

Adierazpenok bihar Gasteizen EAJk, PSEk eta PPk itun fiskalaz hitz egiteko egingo duten bileraren bezperan egin ditu ahaldun arabarrak. Bilera horretan Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidentea, Andoni Ortúzar (EAJ) eta Patxi López (PSE) izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea