Politika -

Gasteizen

EAJ, PSE eta PP bihar bilduko dira itun fiskalaz hitz egiteko

Akordioak ia legegintzaldi osoa hartuko du eta astelehenean sinatuko dute jeltzaleek eta sozialistek.

Gainontzeko alderdiek itunarekin bat egitea nahi dute EAJk eta PSEk. Efe.
Gainontzeko alderdiek itunarekin bat egitea nahi dute EAJk eta PSEk. Efe.
Gainontzeko alderdiek itunarekin bat egitea nahi dute EAJk eta PSEk. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, PSE eta Euskadiko PP alderdiek goi mailako bilera egingo dute bihar Gasteizen jeltzaleek eta sozialistek aste honetan bertan adostutako itun fiskalaz hitz egiteko.

Bilera atzo arratsaldean Arantza Quirogak egindako telefono deien ondoren deitu dute. PPko presidenteak Andoni Ortuzar EBBko presidentearekin, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Iñigo Urkullurekin hitz egin zuen telefonoz.

Horren aurretik, Antón Danborenea PPk ekonomia gaietarako duen arduradunak negoziatzea exijitu zien EAJ eta PSEri erreforma fiskala Araban eta Gipuzkoan aurrera atera ahal izateko, bi lurralde horietan ez dutelako gehiengorik.

Sinadura, astelehenean

Ituna astelehenean sinatuko dute Andoni Ortuzarrek eta Patxi Lopezek, lehendakariaren aurrean.

Biharko bilerari dagokionez, Arantza Quirogaren asmoa PPk eta EAJ fiskalitate gaietan duten parekotasunaz baliatzea da, izan ere, PPren arabera, hartu beharreko neurrien % 95 partekatzen dute. Bide horri helduta, Quirogak EAJren, PSEren eta PPren arteko elkar ulertzea erraztu nahi du eta elkar ulertze hori aurrekontuetara eta erakundeen egonkortasunera zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea