Politika -
Bake Lantaldea
Aurreko legealdiko Lantaldeari heltzeko eskatu dio PPk Urkulluri
"Ez du merezi oinarririk gabeko lantalde batean lan egitea", esan du Damboreneak PSEk ostiral honetan deituta dagoen bilerara ez joateko erabakiaren inguruan.
Erredakzioa
Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidente eta legebiltzarkideak aurreko legealdiko Lantaldeari heltzeko eta Bildu onar dezala exigitzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Bitartean, eta PSEk ostiral honetarako deituta zegoen bilerara ez joateren erabakiaren inguruan, "Ez du merezi oinarririk gabeko lantalde batean lan egitea", esan du Damboreneak.
Damboreneak Bilbon egindako prentsaurreko batean adierazi duenez, Urkulluren Gobernuak "hilabete asko daramatza, eurek jakingo dute zergatik, Bildu eta aurreko Batasuna ohoratzen".
Aurreko legealdiaren amaieran, "EAJren, PSEren, ezker abertzalearen alde baten eta PPren artean gutxieneko akordio bat" lortu zela gogoratu ostean, egungo legaldian, "hiltzea txarto ez, oso txarto, dagoela atzo, gaur eta herenegun" Bilduk onartu ezina kritikatu du Damboreneak.
Horren ildotik, bere buruari galdetu egin dio "hori onartu ere egiten ez duen alderdi bat gure artean dugun bitartean, zentzurik al du horiekin lantalde batera joatea? Zeren inguruan hitz egin al da? Ezeren inguruan", gaineratu du.
Damborenearen esanetan, PSEk ostiralerako bilerara ez joateko erabakiaren inguruan, "aukera badago, eta Urkulluk badauka" aurreko legealdiko Lantaldeari heltzeko eta, adostasun horretan oinarrituta, "ezker abertzaleari eta Bilduri eskatu onar dezaten alderdi guztiek ezarritako zoru etikoa eta demokratikoa".
Ohartarazi duenez, "hori gertatu ezean, ez dauka inolako zentzurik Bildurekin ezertaz hitz egitea". "Lehendakariak, Bilduren jokoa jarraitu beharrean, legealdi hori berreskuratuz gero, lan egin ahal izango dugu. Bitartean, ez du zentzurik lantaldearen gainean hitz egitea, oinarririk ez duenean".