Politika -

EAJ-PSE akordioa

EAJ-PSE akordioa "etsigarria" dela uste du EH Bilduk

Koalizioaren aburuz, akordioak ez ditu herritarren beharrak erantzuten.

EH Bilduren prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
EH Bilduren prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
EH Bilduren prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk EAJ eta PSEk erreforma fiskalaren inguruan hitzartutako akordioa "etsigarritzat" jo du. Koalizioaren aburuz, akordioak ez ditu herritarren beharrak erantzuten eta ez du "herrialde perspektibarik".

Rebeka Ubera, Unai Ziarreta, Joseba Permach eta Oskar Matutek Donostian eman duten prentsaurrekoan hitzartutako akordioa "zehaztasunik gabea" dela satatu dute. Akordioaren "gabezia" nagusien inguruan, berriz, "herri honen benetako arazoei konponbiderik ez ematea" salatu du Bilduk. "EAJ eta PSEren interesei bakarrik egiten dio mesede", gaineratu du koalizioak.

"Ez du herrialde perspektibarik, Euskal Autonomia Erkidegora solik mugatzen baita", azpimarratu du. Gaineratu du akordioak garbi uzten duela "zein den EAJ alderdiaren zoru politikoa".

Koalizioak alderdi, sindikatu eta gizarte eragileen arteko akordioa eskatu du, eta ez du adierazpenik egin gai fiskalen inguruan Batzar Nagusietan izango duen jarrerari buruz.

Ziarretak baieztatu duenez, "akordioak garbi erakusten du EAJ Madrilera begira" dagoela. "Muzinik egin gabe onartzen ditu Madrilgo politika ekonomikoak eta inposaketak", gaineratu du. Hori dela eta, akordioa "eredu ekonomiko bera defendatzen dute bi alderdiren arteko propaganda-hitzalditzat jo du".

EAJ eta PSEren arteko akodioak gaur egungo ereduari eusten diola uste du Bilduk, "krisialdira eraman gaituen ereduari hain zuzen ere". "EH Bilduren aburuz, krisiari erantzuteko modua demokrazia eta subiranotasunaren alde borroka egitea da, eta akordio honek ez dio horri erantzunik ematen", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea