Politika -

ASTEBETE AURRERATU DUTE

Politika orokorreko osoko bilkura, hilaren 19an, Legebiltzarrean

Mahaiak zazpi egun aurreratu du politika orokorreko osoko bilkura, EAJk eta PSE-EEk akordioa lortu eta gero, astebete geroago zerga politikari buruzko saio monografikoa egiteko.

Eusko Legebiltzarreko saio bat.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarreko saio bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak astebete aurreratu du politika orokorreko osoko bilkura (hilaren 26rako zegoen deituta) eta, hortaz, irailaren 19an egingo dute, asteazkenarekin. Astebete geroago, zerga politikari buruzko saio monografikoa egingo dute, EAJk eta PSE-EEk gai horri buruzko akordioa hitzartu eta gero.

Zerga politikaren diseinua hiru lurraldeetako batzar nagusiei badagokie ere, Zerga Harmonizazioaren Legea garatzeko konpromisoa sartu dute jeltzaleek eta sozialistek akordioaren testuan.

Lege horrek EAEko lurraldeen artean egon litezkeen desoreka fiskalak berdintzeko ahalmena ematen dio Legebiltzarrari. Gainera, euskal Ganberari zerga politikaren ildo nagusiak "eztabaidatzeko eta hitzartzeko" eskumena ematea adostu dute bi alderdiek.

Mahaiak erabaki hau hartu ondoren, Bozeramaileen Batzordeak bilera egingo du ostiralean, egun bietako gai zerrenda eta jardunbideak ezartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea