Politika -

EAJ-PSE akordioa

EAJ-PSE: Itunak aurrekontuen elkarrizketarako bidea erraztuko du

Gaur hitzartutako ituna 2014ko aurrekontuen negoziazioarekin zertan lotu ez dagoela azpimarratu du Egibarrek, baina bidea "erraztu"ko duela aitortu du. Ildo beretik mintzatu da Mendia.

Aurrekoardioa lortzeko bilera egin dute goizean EAJk eta PSEk. Argazkia: EiTB
EAJ eta PSEren arteko bilera.
Aurrekoardioa lortzeko bilera egin dute goizean EAJk eta PSEk. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk astelehen honetan hainbat alorretan lortutako aurreakordioak 2014ko aurrekontuen negoziazioaren bidea "erraztu"ko du, "giro aproposagoa" ahalbideratuz, bi aldeek aitortu dutenez. Hori bai, legegintzaldi akordioa ez dela azpimarratu dute jeltzale zein sozialistek.

Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak eta Idoia Mendia PSEko eledunak prentsaurreko bana eskaini dute bileraren ostean.

Egibarren hitzetan, gaur hitzartutakoa ez da gobernuari egonkortasuna emateko ituna eta ez dago zertan 2014ko aurrekontuen negozioarekin lotu behar.

Nolanahi ere, aurreakordioa bi alderdiek etorkizunean lortu ditzaketen hitzarmenetarako "mugarria" izan daiteke. Orain arte zegoen egoera "desblokeatu" dela nabarmendu du eta datorren urteko kontuen elkarrizketarako bidea "erraztu" duela aitortu.

Ildo beretik mintzatu da Idoia Mendia ere. Aurrekontuen negoziaziorako "giro aproposagoa" dagoela aitortu du. Ohartarazi duenez, dena den, PSEk ez dio oposizio lana egiteari utziko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea