Politika -
EAJ-PSE akordioa
PPren ustez, EAJ-PSE hitzarmenak ez du egonkortasunik bermatzen
Borja Semperrek gaur Donostian esan duenez, ezin du ulertu "zergatik tematu diren" jeltzaleak eta sozialistak "zabalagoa izan zitekeen hitzarmen bat mugatzen".
Erredakzioa
Borja Semper EAEko PPren bozeramaile eta Gipuzkoako PPren presidentearen esanetan, EAJk eta PSE-EEk lortu duten hitzarmenak ez du egonkortasunik bermatuko, eta "zabalagoa" izan zitekeen hitzarmen bat "estutzen" saiatu izana kritikatu du.
Donostian, prentsaurreko batean, akordioak "alde positiboak" izango dituen uste osoa agertu du Semperrek, baina "eskema politiko zaharkituetan" oinarritu izana "oso akats larritzat" jo du.
PPk bere burua akordio handiago baterako eskaini zuela gogora ekarri eta gero, Euskadin "aukera berriak" zabaldu direla esan du, eta, horretan sakonduta, "zabalagoa izan zitekeen akordio bat estutzen zergatik tematu diren" galdetu die EAJri eta PSE-EEri.
Semperren ustez, beren eskaintzaren aurrean, nahiago izan dute "beste alde batera begiratu", eta EAJ ez dihardu, popularraren aburuz, "erakundeen egonkortasunera begira", paktu honek ez baitu bermatzen. Haien jarrerak berriz aztertzeko gonbita egin die bi alderdiei, "elkar ulertzeko dauden aukera zabalak mugatzen ari baitira".