Politika -

Kontxako Banderaren egunean

Herriraren 'olatua' Kontxan, espetxe-politikaren aurka

Espainiako eta Frantziako gobernuen "itxikeriari" aurre egiteko "herritarren parte-hartzea" eskatu du kolektiboak, kartzela-politika aldatzeko.

Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. Irudia: EiTB
Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. Irudia: EiTB
Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek parte hartu dute Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen kolektiboak Espainiako eta Frantziako gobernuen "itxikeriari" aurre egiteko antolatutako 'olatuan'.

Ekimena 13:30ean izan da, jai giroan, Donostiako Boulevarden, Kontxako Banderaren finalaren egunean.

Partehartzaileek lau ilara osatu dituzte kalean eta zapi urdinez osatutako olatu bat eratu dute, 'Presoak Kalera' eta 'Amnistia Osoa' aldarrikatzen zuten bitartean.

Txarli Garcia eta Maika Tameron Herrirako ordezkariek komunikatu bat irakurri dute eta, bertan, "herritarren parte-hartzea" eskatu dute  kartzela-politika aldatzeko.

Herrirako kideek azpimarratu dutenez, Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan, Parot doktrinaren inguruan alegia, ebazten duena gorabehera, kartzela-potitika "gizartearen esku ere badago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea