Politika -

Urte politiko berria

Nafarroako Gobernua 'ez dago geldirik', esan du Barcinak

Gobernuko taldeko kontseilariekin, zuzendari nagusiekin eta kabinete buruekin egindako bilera batean "animoa, azkarra izatea eta ausardia" eskatu die "aurreikusitako egitasmoak burutzeko".

Barcina gobernukideei zuzendu zaie. Irudia: EFE
Barcina gobernukideei zuzendu zaie. Irudia: EFE
Barcina gobernukideei zuzendu zaie. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak bere Gobernu-taldeko kideen aurrean egindako bilera batean esan duenez, Foru Gobernua "ez dago geldirik" eta, bide batez, "animoa, azkarra izatea eta ausardia" eskatu die "aurreikusitako egitasmoak burutzeko".

Gobernuko taldeko kontseilariekin, zuzendari nagusiekin eta kabinete buruekin egin du bilera Barcinak, eta gobernukideen "profesionaltasuna" eta baliabideen beherakadak baldintzatutako aro berri baten aurrean "txipa aldatzeko" duten gaitasuna goraipatu du.

Presidentearen esanetan, batzuek zabaldu nahi duten mezua gorabehera, ez dute geldirik dagoen gobernu bat ordezkatzen eta legealdi honetarako aurreikusita zituzten "helburuetako asko" betetzea lortzen ari dira.

"Bizitzak berdin jarraitzen duela esaten dutenen aldean, guri aurre egitea tokatu zaigu, herritarrei begietara begiratu eta, argi dago, 1.000 milioi gutxiago badugu, prestazio gutxiago ditugu, laguntza gutxiago, diru-laguntza gutxiago", gaineratu du Barcinak.

UPNren Gobernuak "Nafarroako Gobernua zuzentzen denbora gehiegi" daramala esanez kalte egin nahi dietenei ere zuzendu zaie. Barcinaren arabera, nahikoa da bertaratutakoak ikustea "Gobernu-taldean berriztatze handi bat" izan dela ikusteko, eta "egoera zail batean" horrek duen "batasuna eta leialtasuna" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea