Politika -

2014ko maiatzean

EH Bilduko alderdiak bat eginda egongo dira Europako hauteskundeetan

Urizarrek esan duenez, koalizioa osatzen duten alderdiek bat eginda aurkeztea erabaki dute; irailean, EH Bilduk Estatuko beste alderdi batzuekin aurkeztuko den erabakiko du.

Baliteke koalizioan sartzeko aukera beste alderdi batzuei luzatzea. Irudia: EiTB
Baliteke koalizioan sartzeko aukera beste alderdi batzuei luzatzea. Irudia: EiTB
Baliteke koalizioan sartzeko aukera beste alderdi batzuei luzatzea. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu osatzen duten alderdiek -ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba- bat eginda aurkeztuko dira, EH Bildu bezala, aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara, Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak adierazi duenez.

Jada erabakita dago bat eginda aurkeztuko direla EH Bildu koalizioko alderdiak, orain Estatu osoko beste alderdi batzuekin hitz egiten ari dira, koalizioan sartzeko aukera zabaltzeko asmoz.

EA alderdia ERC eta BNGrekin batera aurkeztu izan da beti Europako haueteskundeetara, "Herrien Europa" kontzeptuarekin.

Orain, Sortuk CUP kataluniarren eskaintza jaso du, koalizioan sartzeko. Sorturen erantzuna "EH Bildu bezala" hartuko dutela erabakia izan da.

Gauzak horrela, EH Bildu koalizioko alderdiek beste alderdi batzuekin aurkeztuko diren erabakiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea