Politika -
Barcenas auzia
PPk ezabatu egin zituen Barcenasen disko gogorrak
Alderdia utzi zuenean ezabatu zituztela jakinarazi dio PPk Auzitegi Nazionalari. Poliziak ordenagailua miatuta disko gogorrik ez zuela ohartu dira. Edukia ''oso garrantzitsua'' zela dio Barcenasek.
Erredakzioa
PPk idatzi bat igorri du Auzitegi Nazionalera Luis Barcenasek, alderdiko diruzain ohiak, Genovako egoitzan zituen bi ordenagailuetako disko gogorrak ezabatu egin zituztela jakinarazteko.
Barcenasek, PPko kide zenean, erabili zituen bi ordenagailu utzi zituen PPk epaitegiaren esku. Horietatik informazioa ateratzeko prozesuan parte hartzeko eskatu die auziko bi aldeei epaileak, Barcenasek ustezko B kontabilitateaz Pablo Ruz epaileari emandako informazioa ordenagailuan dagoenarekin alderatzeko. Baina Barcenasek alderdia utzi zuenean, ezabatu egin omen zuten informazio guztia.
Poliziak, ordenagailu horietako bat ireki duenean, barruan ez zuela disko gogorrik ohartu da, baina bestean 465 GB omen daude, eta deskargatzen ari dira.
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak, ordea, ordenagailuak "zaintzapean" zeudela esan zion epaileari.
Orduan, epaileak ordenagailuak eskatu zituen, Barcenasek ustezko B kontabilitatearen inguruan emandako informazioarekin alderatzeko.
Informazioa ateratzea lortzen badute, Poliziaren esku utziko dute eta horrek txostena egingo du.
''Ez da egia informazioa atera izana, ekipoak ez duelako USB irteerarik''
Carlos Floriano PPko Antolakuntza eta Hauteskunde idazkariordeak adierazi duenez ''gezurra'' da ordenagailu horretatik informazioa atera izana, ekipoak ''ez duela USB irteerarik''.
PPk Auzitegi Nazionalaren esku utzi duen txosten batean, alderdiak onartu du 2013ko apirilean Barcenasen bi ordenagailuetako disko gogorrek biltzen zuten informazioa deuseztu zuela, ekipoa beste langile batek erabili zezan.
Florianok azaldu duenez, ''ohiko jarrera da PPren materiala diren ordenagailu guztiekin''.
Diskoetako edukia ''oso garrantzitsua'' zela esan dio Barcenasek bere abokatuari
PPk ezabatutako disko gogorretan bildutako informazioa ''oso garrantzitsua'' zela esan dio Javier Gomez de Liaño bere abokatuari Luis Barcenaek.
Soto del Realeko (Madril) kartzelan PPko diruzain ohiarekin bildu da Gomez de Liaño. Bertatik irtetean goizean baino ''kezkatuago'' agertu dagoela esan du, Barcenasek esan omen dionez disko horietan informazio ''oso garrantzitsua'' baitzegoen.
Gertatutakoaren balorazioa egitea da auzia ikertzen duen epaileak egitea da zuhurrena, abokatuaren hitzetan.