Politika -

Datorren ikasturtean

Chaconek Kongresuko eserlekua utziko du AEBetan irakasle aritzeko

Politika ez duela utziko azpimarratu du Chaconek Kongresuan egindako agerraldian. Berak proposatutako PSOEren berriztatze prozesuak "indarrean" jarraituko duela esan du.

Carme Chacon. EFE.
Carme Chacon. EFE.
Chaconek Kongresuko eserlekua utziko du AEBetan irakasle aritzeko

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Chacon Defentsa ministro ohiak (PSC) Kongresuko eserlekua utziko du, AEBetan irakasle lanak egiteko. PSCko kideak agerraldia egin du gaur Kongresuan, bere erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Diputatua izateari utzi egingo diola baieztatu du, baina politika ez duela utziko azpimarratu du. Horrez gain, aurretik proposatutako alderdiaren "berriztatze prozesuak" indarrean jarraituko duela nabarmendu du Chaconek.

'Orain urtebete PSOEri berriztatze egitasmo bat aurkeztu nion. Ziur nago egitasmo hori indarrean dagoela, eta ez bakarrik PSOErekintzat, gainerako alderdi politikoentzat ere”, adierazi du.

Bestalde, PSOEren zuzendaritzak ezarritako egutegiarekin bat ez datorrela azpimarratu du. Urtebete barru berriro Espainian izango dela gogoratu du Carme Chaconek.

Chacon Miamiko unibertsitate batean irakasle lanetan arituko da datorren ikasturtean.

Zuzenbidean lizentziatua da Chacon, eta aurretik ere irakasle aritu da Gironako Unibertsitatean, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle, hain zuzen ere.

Chacon Alfredo Perez Rubalcabaren ordezko posible modura agertzen zen hainbat kinielatan, baina gaur ezagutu den erabaki horrekin Espainiako politika munduko lehen lerrotik desagertuko da.

Hala ere, urrian PSOEk egingo duen hitzaldi politikoan parte hartu nahi du Chaconek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea