Politika -

Bakegintza

PSE: 'EH Bilduk zoru etikoa onartzen ez badu Lantaldea blokeatuko da'

Balizko blokeo horren aurrean EAJk zeresan handia izango luke, Jose Antonio Pastor buruzagi sozialistaren arabera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak "zoru etikoa" onartzen ez badu Eusko Legebiltzarreko bakerako lantaldea blokeatu egingo da, Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen arabera. Balizko blokeo horren aurrean EAJk zeresan handia izango lukeela gaineratu du.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan egindako adierazpenen arabera, PSE-EEk hasieratik erakutsitako jarrerari eutsi diola uste du Pastorrek. Etenaren ondoren, bakerako lantaldea irailean hasiko da lanean.

"Bakerako lantaldea ez zela hutsetik hasiko ohartarazi nion EH Bilduri, eta, beraz, orain ez da gure arazoa", adierazi du Pastorrek. Horren ustez, Bilduk zoru etikoa ez onartzea da arazoa. Bakerako lantaldearen bilerak irailera atzeratzea eskatu zuen PSE-EEk aurrera egiteko baldintzak ez zeudela argudiatuta.

PPrekin kritiko agertu da Pastor, eta "jarrera itxia izatea eta konfiantza eza" leporatu dizkio.

Desarmatzea

ETAren balizko desarmatzeaz eta desegiteaz galdetuta ezkor agertu da eta "ETAk gertatzen ari denaren ardura besteei leporatzen diela" gaineratu du. Edonola ere, irailean bere desegitea iragartzeko komunikatu bat argitaratuko duela iritzi dio.

Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du egoera errazten lagunduko luketen neurriak ez hartzeagatik. Kartzela politika malgutzea proposatu du, esaterako.

Pastorren esanetan, Espainiako Gobernuari dagokio ETAren desegitea kudeatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea