Politika -
CAN auzia
Gainsoldaten batzordea sortzeari buruzko eztabaida izango da gaur
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Bilduk eta Aralar-NaBaik egindako proposamena, ikerketa batzordea osatzearena, osoko bilkuran izango den erabakiko dute.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Bilduk eta Aralar-NaBaik egindako proposamena, Nafarroako politikoei ordaindutako gainsoldaten ikerketa batzordea osatzearena, osoko bilkuran izango den erabakiko dute astelehen honetan.
Puntu hori asteleheneko gai-zerrendan sartu zuten, baina atzeratuta geratu zen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldiaren esperoan, hark Barcenas auziari buruz hitz egin behar zuelako, eta bertan PPko Nafarroako politiko batzuen kontabilitatea azaltzen zen.
Proposamenean, Bilduk eta Aralarrek "onargarriak ez diren abusuen bidez opakutasunetik lortutako gainsoldata eta gardentasun falta" aipatu dute, eta horiek argitu egin behar direla nabarmendu dute.
Halere, batzordea sortzea bultzatzeko motibazioan, "Nafarroako ordezkaritza instituzionalerako ezarritako soldata handitzera zuzendutako ekintza onartezinak" aipatu dituzte, "administrazio publikoen baldintzatik hainbat instituziotan parte hartzeagatik dietak kobratzearen bitartez".