Politika -
Bakegintza
Lokarri: 'ETA euskal agenteekin desarmeaz hitz egiteko prest dago'
Orain arte Espainiako Gobernuarekin hitz egitea proposatzen zuen ETAk, eta jarrera aldaketa horren garrantzia nabarmendu du Paul Riosek.
Erredakzioa
ETA bake prozesuan inplikatuta dauden euskal eragile politiko eta sozialekin desarmeaz hitz egiteko prest dago, Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen arabera. Orain arte, hori Espainiako Gobernuarekin jorratzea proposatzen zuen ETAk.
Jarrera aldaketa ikusten du Riosek ETAk duela bi aste pasatxo atera zuen komunikatuan, eta horren garrantzia nabarmendu du. Horren ustez, Espainiako Gobernuarekin hitz egiteko bideak itxita daudela konturatu da ETA.
"Lehen, desarmeaz, desegite prozesuaz eta presoez Espainiako Gobernuarekin hitz egitea proposatzen zuen ETAk. Azken komunikatuan, ordea, gai horiek euskal gizartearekin eztabaidatu daitezkeela onartzen du", azpimarratu du Paul Riosek.
"Ezin da bake prozesua negoziatu euskal gizartearen parte hartzerik gabe", gaineratu du.
"Espainiako Gobernua salbu, gainerako eragile guztiak konturatu dira euskal gizarteari protagonismoa eman behar zaiola, eta uste dut hori dela abiapuntu egokiena gauzak ongi egiteko", adierazi du.
Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean, egungo blokeo egoera gainditzeko, euskal gizartearen zati handi bat ETArekin harremanak izan, eta desarme eta desegite prozesuei buruz hitz egitearen alde dagoela nabarmendu du.
Hori bai, Riosek onartu du, Espainiako Gobernuaren laguntza behar dela, gutxienez presoen auzian.
Duela ia bi urte hasitako prozesuak ez du atzera bueltarik Riosen iritziz, eta uda ostean normalizazioa lortzeko pauso garrantzitsuak emango direla iragarri du,