Politika -

Nafarroako Kutxaren auzia

Barcina:'Gogorra izan da, zenbaitek epaitu aurretik zigortu nautelako'

Nafarroako presidenteak aurrera egin nahi du, Auzitegi Gorenak Nafarroako Kutxako auzian Barcinari dagokion kausa artxibatu ostean.

Argazkia: artxiboko irudia.
Argazkia: artxiboko irudia.
Argazkia: artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi urteak gogorrak izan direla onartu du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, eta zenbaitek epaitu aurretik zigortu dutela salatu du. Auzitegi Gorenak Nafarroako Kutxako (CAN) auzian berari dagokion kausa artxibatu ostean, aurrera egin nahi du Barcinak.

Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean, pozik agertu da Auzitegi Gorenaren erabakiarekin. Nafarroako Kutxaren auzian inputatuta daude Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea, Alvaro Miranda Nafarroako Ogasun kontseilari ohia eta Enrique Goñi CANeko zuzendari ohia.

Azkenean egia nagusitu da, nahiz eta zenbaitek prozesua gobernuaren kontra egiteko erabili duten, Barcinaren iritziz. Auzitegi Gorenak kausa artxibatu badu ere, ez omen du prozesuak berari eta familiari eragin dion sufrimendua arinduko.

Azken urtean dimisioa aurkeztea pentsatu duen galdetuta, kontzientzia oso lasai izan duela adierazi du. Auzitegi Gorenak egia agerian utziko zuenaren esperantza omen zuen eta ez ei zuen beste aukerarik buruan. "Azken bi urteak gogorrak izan dira", gaineratu du.

UPN gutxiengoaren ari da agintzen Nafarroan eta PSNren jarrera salatu du eta "nazionalistei nahiei men egitea" egotzi dio.

Oposizioak bere kontrako aurkeztutako zentsura-mozioa ere hizpide izan du. Horren ustez, agerian gelditu da beste behin oposizioko alderdiek elkarrekin ados jartzeko duten ezintasuna.

UPN barruko egoeraz galdetuta, Alberto Catalanen sektorea eta bere taldea elkarlanean ari direla nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea