Politika -
Alderdiaren 118. urteurrena
Ortuzar: 'Estatua birzentralizatu nahi badute, ez da EAJrekin izango'
EAJren presidentearen esanetan, PPren Gobernuak krisialdiari aurre egiteko "aitzakiarekin" bultzatu nahi duen "prosezu zentralizatzailean", ez dute EAJren ez Euskadiren laguntza izango.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren presidenteak gaur, asteazkena, Bilbon esan duenez, "Espainian izaera zentralista izango duen Estatua berreraiki nahi badute, egin dezatela, baina ez dute EAJ bidelagun izango, ezta Euskadi ere".
PPren Gobernuak krisialdiari aurre egiteko "aitzakiarekin" bultzatu nahi duen "prosezu zentralizatzailea" izan du hizpide Ortuzarrek, EAJ alderdia sortu zenetik (1985eko uztailaren 31n sortu zuen Sabino Aranak) 118 urte bete diren honetan. Prosezu horren inguruan, esan du ez dutela EAJren ez Euskadiren laguntza izango.
EAJren presidetearen hitzetan, prosezu eta eredu politiko berri zentralista horiek "ez datoz bat aniztasun nazionalarekin, ezta Euskadik eta Kataluniak burujabe izateko duten eskubidearekin ere".
Ortuzarrek Iñigo Urkullu lehendakaria, alderdiko zuzendaritza osoa eta Eusko Jaurlaritzaren sailburuak izan ditu ondoan ekitaldian, hala nola, diputatuak, senatariak eta bestelako kargudunak. "Gure autogobernua" da orain, EAJrentzat, "lehentasunezko erronka. Eta tinko defendatuko dugu", gaineratu du jeltzaleak.
Halaber, iragarri duenez, Legebiltzarreko ondorengo saioetan, irailean hasiko direnetan, EAJk lantalde bat "bultzatuko" du "XXI. mendeko Euskadirentzako estatus politiko berri" bat eskuratzeko.