Politika -

'Herriko tabernen' auzia

Auzitegi Nazionalak ez du Otegi epaituko, Batasunaren aurkako auzian

Bozeramaile abertzalea delitu berberengatik jada epaitu eta zigortu zutela gogorarazi du aretoak.

Arnaldo Otegi, Bateragune auziko epaiketan. EiTB
Arnaldo Otegi, Bateragune auziko epaiketan. EiTB
Arnaldo Otegi, Bateragune auziko epaiketan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ez du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia epaituko, ezker abertzalearen aurkako makroauzian.

Guztira, 40 buruzagi abertzale inguru inputatuta daude, tartean Otegi bera, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria, Batasuna ETAren menpe ote zegoen eta 'herriko tabernen' bitartez finantzatzen ote zuen ikertzen ari diren auzian. Epaiketa urriaren 17an hasiko dute.

Hain zuzen ere, fiskalak 12 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Otegiren aurka, talde armatuko kide izatea egotzita, baina delitu horregatik beste auzi batean dagoeneko epaitu eta zigortu zutela ebatzi du Auzitegi Nazionalak.

Jose Luis Elkoro, Joseba Mikel Garmendia eta Imanol Cortazar buruzagi abertzaleak ere epaiketatik kanpo utzi dituzte, arrazoi berberengatik.

Gaur egun, Otegi espetxean dago, Bateragune auzian sei urte eta erdiko kondena ezarri baitzioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala