Politika -
Lege proiektua
'Administrazioa arrazionalizatzeko' erreforma onartu du Gobernuak
Neurri polemikoa onartu dute azkenik, oposizio osoaren kritika gogorren artean. Eusko Jaurlaritzak eta Amaiurrek "neurriz kanpokoa" dela esan dute, eta zentralizatzeko asmoz egindakoa.
Erredakzioa
Ministro Kontseiluak udalen erreforma onartu du "administrazio bat, eskumen bat" printzipioari jarraituta; Gobernu espainiarrak eskumenak sinplifikatu eta argitu nahi ditu bikoiztasunak eta udalen adiministrazioen egitura saihesteko.
Gobernuaren arabera, eskumenak bikoizteak 13.223 milioi euroko gastua ekartzen die udalei, Ikerketa Fiskalen Institutuaren esanetan.
Espainiako Gobernuak zehaztu duenez, honako eskumenen eragina murriztu da: etxebizitza, turismoa, zerbitzu sozialak, osasuna (osasun publikoaren defentsa eta kanposantu eta hileta zerbitzuak) eta hezkuntza (derrigorrezko hezkuntza betearazi eta hezkuntza-administrazioekin lan egin lur-soruak lortu ahal izateko eskola berriak egiteko).
Kontrako ahotsak
Eusko Jaurlaritzak udalen erreformako legearen aurreproiektua hausnartzeko edota Euskadin ezarpenik ez izateko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Komunikatu bat bitartez, Gobernuak onartutako aurreproiektua 'neurri gabekoa' dela adierazi du Exekutiboak. Horrez gain, 'udal autonomiaren oinarrietan esku-sartze larria' dela gehitu du.
Amaiurrek, berriz, Estatuko zentralizaziorako bidean 'beste pausu bat' dela baieztatu du. Exekutiboak martxan ipinitako aurreko beste erreforma guztiak bezala.