Politika -

Barcenas auzia

PPk talde guztien eskakizunak onartu ditu, PSOErena izan ezik

CiUk, EAJk, Izquierda Pluralek eta Talde Mistoak Barcenas auziaren inguruan azalpenak emateko Rajoyren agerraldia eskatu dute eta Alonsok guztiak onartu ditu.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CiUk, EAJk, Izquierda Pluralek eta Talde Mistoak aurkeztatutako eskakizunak onartu ditu gaur Alfonso Alonso PPko bozeramaileak. Barcenas auziaren inguruan azalpenak emateko Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen agerraldia eskatu zuten. PSOEk aurkeztutakoa, ostera, ez du onartu PPk.

Agerraldi eskakizunak onartu dituztela jakitera eman du Alonsok Kongresuan. PSOEren eskaera atzera bota dutela erantsi du.

CiUk eta EAJk, alde batetik, eta Izquierda Pluralek eta Talde Mistoak, bestetik, egindako eskakizunak Rajoyk berak egindakoari gehitu behar zaizkio. Kongresuak ezohiko osoko bilkura egingo du abuztuaren 1ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea