Politika -
Barcenas auzia
Honelakoa izango da Rajoyren agerraldia
Saio monografikoa Senatuaren aretoan egingo dute, Kongresua obretan dagoelako, eta "hainbat ordu" iraungo du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bihar, abuztuak 1, egingo du azkenean agerraldia, 'Barcenas auzia'ren inguruan azalpenak emateko eta, saio berean, ekonomiaren egoerari buruz hitz egiteko.
Moncloatik Europa Press agentziari azaldu diotenez, "bizitza publikoaren birsorkuntza" hartuko du hizpide Espaniako Gobernuaren presidentearen hitzaldia.
Kongresuko aretoan koponketa lanetan daudenez, saio monografikoa Senatuan egingo dute. 09.00etan hasiko da, hain zuzen ere.
Jesus Posada Kongresuko presidentearen esanetan, eztabaidak "hainbat ordu" iraungo du.
Rajoyk ez du denbora mugarik izango hitz egiteko. Behe Ganberaren araudiaren arabera, taldeen lehen txanda 10 minutukoa izan behar da, baina Bozeramaileen Batzordearekin adostuta, Posadak 5 minutu gehiago emango dizkie.
Ondoren, bost minutuko beste txanda bat izango dute, Rajoyri erantzuteko.