Politika -

Barcenas auzia

Rajoy: 'Erabaki beharrezkoenak dira hartzeko zailenak'

Barcenasek esandakoaren harira Kongresuan azalpenak emango dituen edo ez jakin baino lehen egin ditu adierazpen horiek Espainiako Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, "erabaki beharrezkoenak izaten dira, askotan, hartzeko zailenak". Barcenas auziaren harira Diputatuen Kongresuan azalpenak emango dituen edo ez jakin baino lehen egin ditu adierazpen horiek.

Jose Ramon Bauza Balearretako presidenteak Forum Europa mintzaldi sailean egindako saioan esan du hori Rajoyk. Berarekin batera, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea, Pedro Morenes Defentsa ministroa, Ana Pastor Sustapen ministroa, Ana Mato Osasun ministroa eta Miguel Arias Cañete Nekazaritza ministroa egon dira.

Rajoyk Bauzaren ibilbidea goraipatzeko erabili du diskurtsoaren zatirik handiena, eta "ideia argiak eta izaera irekia" dituela esan du. "Berritze prozesu ireki eta eredugarri"  baten buru izan zen, eta "ausardiaz jardun zuen, erabaki beharrezkoenak, askotan, hartzeko zailenak direla dakien pertsona gisa", adierazi du Espainiako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea