Politika -
Bkesa auzia
Fiskaltzak Silva epailea kereilatu du, Blesaren atxiloketaren harira
Blesa bi alditan espetxeratzea agindu zuenean, Silvak ez zituen bere "eginkizun legalak" bete.
Erredakzioa
Fiskaltzak Elpidio Jose Silva epailearen kontrako kereila bat jarri du, Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia atxilotzea agindu zuenean norbanakoaren askatasunaren kontrako bi delitu, prebarikaziozko beste bat eta Justizia Administrazioan atzerapen maltzurra egin zituela egotzita.
Hala adierazi du Ministerio Publikoak Madrilgo Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salan. Horren arabera, Blesa bi alditan espetxeratzea agindu zuenean, Silvak ez zituen bere "eginkizun legalak" bete.
Manuel Moix Madrilgo fiskal gorenak adierazi duenez, Silvak erabaki hori hartu zuen Manos Limpiasek hala eskatuta, nahiz eta elkarte horrek ez duen parte hartu akusazioan. Horrekin batera, fiskalak uste du ez zegoela ihes egiteko ezta probak manipulatzeko edo suntsitzeko arriskurik.