Politika -

Barcenas auzia

Kongresuan azalpenak ematea eskatu dio Urkulluk Rajoyri

Politikak zerbitzu publiko gisa duen balioan konfiantza duela esan dio Urkulluk, eta Barcenas auziarekin duen erlazioari buruzko azalpenak eman ditzala gomendatu dio.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin zuzenean hitz egin du, eta Kongresuan Barcenas auziarekin duen erlazioari buruzko azalpenak ematea eskatu dio.

Urkulluk SER irrati katean egindako elkarrizketa batean baieztatu duenez, "ordu batzuk" lehenago telefonoz hitz egin du Rajoyrekin, ontzigintza sektorean bueltatu behar diren diru-laguntzei buruz, eta dei horretaz baliatu da Gorteetan Barcenas auziari buruzko azalpenak eman ditzala gomendatzeko.

Lehendakariak politikarekiko duen konfiantza helarazi dio, eta, "horregatik" Espainiako presidenteak Kongresuan "beharrezkoak diren azalpenak" eman behar dituela esan dio Rajoyri.

Urkulluren arabera, Espainiako Gobernuak "aurrerapausoak" eman ditu, "hasierako itxikeria" alde batera uzteko eta Kongresuan agertzeko.

Dena dela, lehendakariak ez du uste babes nahikorik izango ez duen zentsura mozio bat egiteak "zerbait onuragarrirako" balioko duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea