Politika -
Barcenas auzia
Rajoyk ez du 'Barcenas auzia'ri buruzko azalpenik emango Kongresuan
Datorren asteko osoko bilkuran Mariano Rajoyri aipatu auziari buruzko galderak egin ahal izatea eskatu dute oposizioko talde guztiek, baina Alderdi Popularrak atzera bota du proposamena.
Erredakzioa
Oposizioko talde guztiek eskatu dute datorren asteko Kongresuko ezohiko osoko bilkuran Mariano Rajoyk eta Gobernuko gainerako ministroek 'Barcenas auzia'ri buruzko azalpenak ematea, baina Alderdi Popularrak atzera bota du proposamena.
Oposizioak gogor kritikatu du auzi honetan PP izaten ari den jarrera: "Parlamentua bere egin dute Barcenasekin gertatzen ari denagatik erabat izututa daudelako".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea