Politika -
Barcenas auzia
Quiroga: 'Alderdi Popularrari txantajea egin nahian dabiltza'
Euskadiko PPren presidenteak esan du Luis Barcenasek "nahi beste" kontatzeko eskubidea daukala, baina epaitegi batera jotzeko eskatu dio.
Erredakzioa
Arantza Quiroga ziur agertu da 'Barcenas auzia'rekin Alderdi Popularrari txantajea egin nahi zaiola. "Barcenasek nahi beste kontatzeko eskubidea dauka, baina hala egiten badu epaitegi batean izan dadila", azpimarratu du Euskadiko PPren presidenteak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
"Une honetan PPri txantajea egiteko saiakera baten aurrean gaude, baina, zorionez, Alderdi Popularra aurpegia ematen ari da", erantsi du.
"Gizon hori kartzelara badoa, kartzelan egon beharko da; eta nahi beste kontatu nahi badu, konta dezala nahi duen guztia, baina epaitegi batean izan dadila, epaileek erabaki dezaten esaten ari dena egia edo gezurra den", azaldu du.