Politika -
Galdakaon
Kontzertu Ekonomikoa 'irmotasunez' defendatzearen alde egin du Atutxak
"Autogobernu gehiago, ongizate gehiago" aldarrikatu du Bizkaiko EAJren presidenteak.
Erredakzioa
Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJren presidenteak adierazi duenez, EAJk "irmotasunez" defendatuko du kontzertu ekonomikoa "gizartearen garapenerako oinarrizko tresna" gisa, eta "orduan eta autogobernu gehiago, orduan eta ongizate gehiago", aladarrikatu du.
Usansoloko batzokiaren mendeurrena ospatzeko Galdakaon egindako ekitaldi batean, euskaldunen eskubideak "besteen lotsak estaltzeko" erabiltzea ahalbidetuko ez dutela esan du.
"Berdinen arteko akordioak egin du Euskadi herrialde moderno izatea, puntako garapenarekin", esan du EAJren buruzagiak. Ekitaldian, halaber, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburua, Iñaki Anasagasti EAJren senataria eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea egon dira.
Alderdiaren kezka nagusia Euskadi krisitik ateratzea dela esan du Atutxak eta horretarako, "beste alderdiekin akordiora iristeko eskuak zabalik" dituztela esan du.