Politika -

Omenaldia Eduardo Puellesi

Josu Puelles: 'Jaurlaritzaren planak bake amnesiko batera garamatza'

Eduardo Puellesi omenaldia egin diote Arrigorriagan, eta ETAk duela lau urte hildako poliziaren anaiak adierazpenak egin ditu.

Francisca Hernandez Eduardo Puellesen alarguna omenaldian. EFE
Francisca Hernandez Eduardo Puellesen alarguna omenaldian. EFE
Francisca Hernandez Eduardo Puellesen alarguna omenaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Puellesek, Eduardo Puelles poliziaren anaiak, Eusko Jaurlaritzaren elkarbizitzarako planak "bake amnesiko" batera garamatzala adierazi du gaur; izan ere, biktima guztiak parekatzen ditu eta terrorismoak hildako pertsonen memoria ez du gogoan hartzen.

Arrigorriagako (Bizkaia) aparkalekuan, arratsaldean, omenaldia egin diote Puellesi. Duela lau urte, 2009ko ekainaren 19an, ETAk polizia hil zuen, lehergailu bat biktimaren autoan jarrita.

Poliziaren senitartekoak, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea, Alfonso Gil Bilboko PSEren bozeramailea eta Mikel Cabieces Gobenruaren ordezkari ohia ekitaldian izan dira. EAJko eta Bilduko buruzagiak ez dira omenaldian izan.

Senitartekoen testu bat irakurri du Josu Puellesek, eta Urkulluren Bake Plana gogor kritikatu du. Lehendakariak iragan astean aurkeztu zuen egitasmoa txosten batekin batera.

Kritikak

Lehendakariak planteatu duen eredua "amnesikoa" da, Puellesen ahotan, "terroristen hilketak gaitzetsi ez dituztenei eta gaitzesten ez dituztenei sinesgarritasuna ematen dielako".

Puellesen hitzetan, "biktimen parekatzeak erlatibismo moralera garamatza, guztiak errudun gara, guztiak biktimak gara, guztia bere horretan utzi eta hemen ez da ezer gertatu". "Hil, bahitu, estortsioa, mehatxu eta erbesteratu digute, baina ez digute sekula engainatuko", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea