Politika -

Epailearen txostena

Barcenasek eta emazteak 1,5 milioiko iruzurra egin zioten Ogasunari

Urtebete eta 5 urte arteko kartzela zigorra eta 1,5 eta 9 milioi arteko isuna jaso ditzake. 2002an eta 2003an, Barcenasek eta bere emazteak ez zizkioten 1.557.366 euro aitortu Ogasunari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak eta Rosalia Iglesias bere emazteak ez zizkioten PFEZari eta ondarearen gaineko zergari zegozkien 1.557.366 euro aitortu Ogasunari 2002. eta 2003. urteetan, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Gurtel auziko Pablo Ruz epaileari helarazitako txosten baten arabera.

Urte horietan aitortu ez zuten zenbatekoa xehatzen du txostenak: 2002ko errenta aitorpena dela-eta, 551.652,39 euro; 2003ko errenta aitorpena dela-eta, 862.236,05 euro; eta 2003ko ondarearen gaineko zerga dela-eta, 143.470,16 euro.

Urtebete eta 5 urte arteko kartzela zigorra eta 1,5 y 9 milioi arteko isuna jaso ditzake Barcenasek, Jose Maria Mollinedo Ogasun Saileko teknikariak Europa Press agentziari azaldu dionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea