Politika -

Ekimena

Legebiltzarrak Estatuko Segurtasun Indarrak egokitzea eskatu du

Hasieran, Segurtasun Indarrok EAEtik joatea eskatu zuen EH Bilduk, baina aurrera egin duen ekimenak kopurua "egokitzea" eskatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadin duten agente kopurua "egokitzea" eskatu du, ETAren indarkeria bukatu egin baita.

Hasiera batean, EH Bilduk Estatuko Segurtasun Indar guztiak EAEtik erretiratzea eskatu du, baina ekimenak ez du aurrera egin, EAJ abstenitu eta gainerako alderdiek aurka egin dutelako.

Azkenean, EAJk zuzenketa bat eskatu du, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Euskaditik joatea baino, kopurua egokitzea eskatzen. Adierazpenak aurrera egin du, jeltzaleen eta abertzaleen botoekin. PSE-EE, PP eta UPyD aurka agertu dira.

Adierazpen horretan, Legebiltzarrak Segurtasun Batzordean (Espainiako Gobernuarekin duen organo bat) egokitzapen horren irizpideak ezartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "benetako segurtasun beharrak eta Autonomia Estatutuaren eskuduntzak kontuan hartuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea