Politika -

Elkarbizitzarako Plana

Gipuzkoa biktimak aitortzearen alde agertu da, 'bereizkeriarik gabe'

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Giza Eskubideen zuzendariak ‘Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko’ plana aurkeztu dute gaur eguerdian.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EiTB.
Gipuzkoako Aldundiak Elkarbizitzarako Plana aurkeztu du

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarbizitzarako plan propioa aurkeztu du gaur eguerdian. Indarkeriaren biktima guztiak aitortu eta erreparatzearen alde agertu da Aldundia, beti ere “bereizkeriarik eta sailkapen iraingarrik” egin gabe.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maria Bidasoro Giza Eskubideen zuzendariak ‘Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko’ plana aurkeztu dute gaur eguerdian.

‘Zauriak sendatzeko” eta “inpunitatea” saihesteko trantsizioko justizia baten alde agertu da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Biktima guztiak “aintzat hartzeko” plana dela esan du Martin Garitanok, “sailkapenik” egin gabe. Euskal gizarteak “etorkizunera” begiratu behar duela gaineratu du, baina “egiaren” eta “erreparazioaren” oinarriak ere aplikatu beharko direla nabarmendu du.

“Egun, oraindik ez dago arrazoi politikoengatik egindako indarkeriaren biktima guztien eskubide eta egoerak aintzat hartuko dituen politika publikorik, gertakarien egileen araberako bereizkeriarik egin gabe”, adierazi du.

Horrenbestez, Jaurlaritzak egin duenaren antzera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere “giza eskubideen urraketa” guztiak bilduko dituen datu-basea sortuko duela iragarri du Garitanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea