Politika -

Ekitaldia Donostian

Jauregui: 'EAJk eta PSEk akordioak lotzen badituzte, ona izango da'

Diputatu sozialistaren iritzian, "PSEk eta EAJk bide onari eutsi diotela uste dut, egin behar dena ari dira egiten, eta benetan lanean ari direla jakiteak pozten nau".

Ernesto Gasco eta Ramon Jauregui sozialistak. Argazkia: EFE
Ernesto Gasco eta Ramon Jauregui sozialistak. Argazkia: EFE
Ernesto Gasco eta Ramon Jauregui sozialistak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui diputatu sozialistaren ustez, "EAJk eta PSE-EEk ahalegina egin behar dute akordioak lotzeko, Euskadirako ona izango delako". Jauregui Donostiako San Telmo museoan izan da, Gipuzkoako PSEk antolatutako Donostia Foroa inauguratzeko. Bertatik hainbat lagun igaroko dira, kezkak partekatzeko eta eztabaidatzeko, eta hiriko arazoen konponbideak lortzeko.

Topaketan Gipuzkoako PSEko hainbat ordezkari izan dira, tartean, Ernesto Gasco Donostiako Udaleko PSEko bozeramailea. "Egitarau progresista, krisiaren aurrean" izenburuko hitzaldia eskaini du Jauregik.

Akordioak lortzeko, EAJk eta PSEk abiatutako negoziazioak aipatu ditu diputatu sozialistak komunikabideen aurrean. "PSEk eta EAJk bide onari eutsi diotela uste dut, egin behar dena ari dira egiten, eta benetan lanean ari direla jakiteak pozten nau", adierazi du.

"Euskadirako ona izango da", azpimarratu du, "krisi sakoneko garaiak bizi ditugu, gauzak oso konplikatuak dira, etorkizunera begira, urte askoko lana eta ahalegina dugu egiteke eta, ondorioz, beharrezkoa da akordioak lortzea".

"Konfiantza handiena ematen didatenak PSE eta EAJ dira, eta horiek dira, hain justu, ahalegina egin behar dutenak", esan du Jaureguik. "PSEk proposatutakoa bere gain hartu du EAJk, eta akordioa lortzekotan, hori ona izango da herrialdearentzako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea