Politika -

Balizko inputazioa

Barcina, kolokan

CAN auzia ikertzen ari den epaileak Nafarroako presidentea inputatzea "ezinbestekotzat" jo ostean, Nafarroako oposizioaren gehiengoak dimititzeko eskatu dio.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea.
Yolanda Barcina, inputatua izateko bidean

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Paz Benito CAN auzia ikertzen ari den epaileak Yolanda Barcinari inputatu gisa deklarazioa hartzea "ezinbestekotzat" jo ostean, Barcina kolokan geratu da presidente karguan, inputatzen dituzten UPNko karguek dimisioa eman beharko luketela adierazi baitzuen duela hilabete batzuk. Hala ere, Nafarroako Gobernua baikor agertu da, eta Barcinaren errugabetasuna eta zintzotasuna frogatuta geldituko direla uste dute foru ordezkariek.

Hala ere, Nafarroako Gobernua baikor agertu da, eta Barcinaren errugabetasuna eta zintzotasuna frogatuta geldituko direla uste dute foru ordezkariek.

Juan Luis Sanchez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroako Kutxako dieten auzia Auzitegi Gorenera eramango dute laster: "ziurrenera, datozen orduetan gertatuko da hori". "Epaitegiak nola jokatu duen ikusita, aukera bakarra hori zela zirudien", gaineratu du. Azaldu duenez, Auzitegi Gorenak ikertuko du orain auzia, Yolanda Barcina ikertzeko eta inputatzeko modu bakarra delako.

Auzitegi Gorenak Barcina inputatuko balu dimititu egin beharko lukeen galdetuta, Sanchez Muniainek ez du "balizko erabakien" gainean hitz egin nahi izan. Barcinak eta UPNko kargu publikoek zintzo jokatu dutela ziur dago Nafarroako Gobernuko bozeramailea.

Bestalde, oposizioak Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu du.

Bilduren ustez, Foru Gobernuko presidenteak dimisioa eman beharko luke "duintasun demokratikoagatik eta errespetuagatik", izan ere, "Nafarroako gizarteak ez du merezi inputatutako presidente bat".

Maiorga Ramirez bozeramaile abertzaleak esan du "onartezina" dela "oinarria Nafarroarentzat behar beharrezkoa zen erakunde baten desagerpenaren" ostean sortutako egoera.

Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren autoari dagokionez, "argia" dela eta "duintasunarentzat erabat onartezinak diren gehiegikeriak" izan direla egiaztatzen duela uste du.

Maria de Simon Izquierda-Ezkerraren bozeramailea Barcinaren kontrako zentsura-mozioaren alde agertu da, presidenteak dimisioa aurkezten ez badu.

Hori horrela, Simonek berehala dimititzeko deia egin dio presidenteari, "gertakariak oso larriak" baitira. "Barcina presidentearen dimisioa eskatzen du demokraziak", adierazi du prentsa-agiri batean.

Nafarroako PPk ere zalantza agertu du egoeraren aurrean, eta Eloy Villanuevak esan du Barcina inputatzen badute, ezegonkortasuna nagusituko dela erakundeetan eta Foru Erkidegoko politika osoan. Buruzagi popularrak auzia "ahal den azkarren argitzea eta behar diren ardurak hartzea" espero du.

Barcinak dimisioa eman beharko lukeen galdetuta, PP ez omen da "dimisiorako mugak" jartzearen aldekoa, eta erabakia hartzea "auzipetutako pertsonari" dagokiola azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea