Politika -

Zuzenketa Senatuan

PSko senatari batek Iparraldearentzat beste egitura bat proposatu du

Frédérique Espagnac senatari sozialistak zuzenketa aurkeztu du Frantziako Senatuan.

Baionan larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua.
Baionan larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua.
Baionan larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurralde elkargoaren alde, larunbatean Baionan egindako manifestazioaren ondoren, Frédérique Espagnac senatari sozialistak gaur jakinarazi du zuzenketa bat aurkeztu zuela joan den astean, maiatzaren 24an,  Frantziako Senatuan, Ipar Euskal Herriarentzat beste egitura bat eskatuz; zehazki, "antolaketarako eta kooperaziorako polo bat" sortzeko zuzenketa da.

Ildo horretan, egitura horri buruzko azalpenak eman dizkie gaur senatari sozialistak lurralde elkargoaren aldeko eragileei 3 orduko bilera batean.

Proposamen horrek ez lituzke Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak akordatutako eskumenak hartuko.

Eragile bakoitzak bere aldetik hausnarketa egingo du eta asteazkenean emango dute iritzia, hala ere, dagoeneko batzuk kritiko azaldu dira, Max Brisson UMPko departamentuko presidentea tartean.

Autonomia Eraiki elkartearen arabera, "azpijokotan ari dira, eta ezin da onartu". Elkargo baten alde lan egiteko proposatu die, eta "bide okerrean" sartu dira plataformakoen ustetan.

Frantzian deszentralizazioaren hirugarren prozesua egiten ari dira, eta hortaz baliatuta, lurralde elkargo berezia sortu nahi dute, kudeaketa eta garapena hobetzeko. Larunbatean, milaka lagun bildu ziren Baionan aldarrikapenarekin bat eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak