Politika -

Manifestazioa Baionan

Jende andana bildu da Lurralde Elkargoaren alde

Antolatzaileen arabera 6.000 lagun bildu dira Baionan; 4.100 Poliziaren arabera.

Manifestazio jendetsua egin dute Baionan. Argazkia: eitbcom
Manifestazio jendetsua egin dute Baionan.
Milaka lagun manifestatu dira Ipar Euskal Herriko egituraren alde

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakunde politiko zein sozialetako ordezkariek Baionako kaleak bete dituzte Ipar Euskal Herrirako Lurralde Elkargoaren alde. Horiekin batera milaka herritar; antolatzaileen arabera, 6.000 lagun inguru bildu dira, 4.100 Poliziaren arabera.

"Lurralde Kolektibitate bat orain" lelopean kolore eta familia politiko guztietako ordezkariak egon dira.

Ausardia eskatu diote François Hollande Frantziako presidenteari, eskatzen ari direna "zentzuzkoa dela" nabarmenduz, "Euskal Herriak ez du etsiko lurralde honen eskaera kontuan har dezazun", adierazi dute.

Besteak beste, Jean-Michel Galant Garazi-Baigorri Lurralde Elkargoko presidenteak, Max Brisson UMPko ordezkariak, Jean-Jaques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakariak, Sylviane Alaux, Colette Capdevielle eta Frédérique Espagnac PSko kideek, Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateak, Martine Bisauta Baterako kidea,k Paxkal Indo Seaskako presidenteak eta Ainhoa Etxaide eta Txiki Muñoz LABeko eta ELAko idazkari orokorrek hartu dute parte.

Hautetsiek eta eragileek osatu duten proiektuak herriaren babesa baduela ere erakutsi nahi izan dute beren mezua Parisera eraman

Manifestazio garrantzitsua izan da, Frantzian deszentralizazioari buruzko eztabaida irekita dagoen honetan. Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargo bereziaren aldeko aldarriak babes anitza lortu ditu azken hilabeteotan: kolore guztietako alderdi politikoetakoena (Alderdi Sozialistako eta UMPko ordezkariena barne), sindikatuena, ehunka gizarte eragilerena eta hainbat enpresari garrantzitsurena, besteak beste. Ipar Euskal Herriko 158 alkatetatik 103k bat egin dute lurralde elkargo bereziaren aldeko eskararekin.

Hautetsien Kontseiluak, Garapen Kontseiluak, Batera plataformak, Auzapezen Biltzarrak eta Baionako Merkataritza Ganberak (MIG) osatutako Euskal Herriko Lurralde Koordinazioak antolatu du gaurko manifestazioa.

Lurralde Koordinazioak azpimarratu du akordio historikoa lortu dela Ipar Euskal Herrian: "Sekula ez da hain adostasun zabala lortu lurralde kolektibitatearen egitasmoan; egitasmo hau luzaz hausnartua eta landua izan da eta euskal gizartearen sentsibilitate politikoen eta sektoreen aniztasuna islatzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea