Politika -

Herrialde mailako akordioak

PSE: 'Ez gara legealdirako itunetan ez koalizioetan pentsatzen ari'

Pastorren hitzetan, giro ona dago PSE eta EAJren artean, astelehenko biilerari begira. Egibarrek, bestalde, esan duenez, "ez genuke arazorik izan behar arlo fiskalean".

Egibar eta Pastor Radio Euskadiko tertulian izan dira. Artxiboko irudia: EFE
Egibar eta Pastor Radio Euskadiko tertulian izan dira. Artxiboko irudia: EFE
PNV eta PSE akordio zabal bat lortzeko prest daude

1:41

Iker Gonzalez | Eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak esan duenez, astelehenean EAJ eta PSE-EEren artean egitekoa den bileraren harian, "ez gara legealdirako itunetan ez gobernu-koalizioetan pentsatzen ari".

Mas Que Palabras Radio Euskadiko irratsaioan Pastorrek adierazi duenearen arabera, "bilerarekin zuhurrak izan behar gara. EAJk PSEren agenda onartu duelako pozik gaude".

Sozialistaren hitzetan, alderdi jeltzalea "gure jarreretara gerturatu da" eta arlo fiskalean ez ezik, enplegua sortzeko eta iruzurrari aurre egiteko neurrietan ere akordioak heltzeko prest daudela esan du.

Joseba Egibar jeltzaleak, bestalde, adierazi duenez, "agerikoa da aurrekariak daudela, EAJk eta PSEk ekintza bateratuak egin ditugu" zenbait arlotan, eta litekeena da "arlo fiskalean arazo handirik ez izatea akordioak lortzeko".

Halere, "baliteke errealitatean oinarritzen ez diren usteek porrot egitea". "PSEk aurrera egin du, elkal ulertzeko aukerarik egotekotan, EAJk sakonduko du gaian".

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, jeltzaleen eta sozialisten arteko asteleheneko bilera "iragarritako irrika baten kronika da", izan ere, Iñigo Urkullu lehendakariak "PSE-EErekin eta PPrekin akordio egonkorrak eta iraunkorrak lortzeko nahia adierazi izan du askotan".

Matutek ez du uste jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioak, herritarrentzat soluzioak ekarriko dituenik. "Politika ez da Legebiltzarrean soilik egiten, politikariak herritarrekin harremanetan egon behar du, sufritzen ari diren horiekin", gaineratu du. Balizko akordio horren ondoren, "murrizketen eta erreformen aroa" amaitzea nahi luke.

 

Bilera

EAJ eta PSE-EE ekonomia arloko "herrialde mailako akordio zabalak" negoziatzen hasiko dira datorren astelehenean, bi alderdiek atzo, ostirala, igorritako bi oharren bidez iragarri zutenez, erreforma fiskalaren eta iruzurraren kontrako politiken inguruan jeltzaleek abiatu zuten bilera-sortatik harago.

Jeltzaleen eta sozialisten arabera, "negoziazio zabala" izango da, "maila politiko altukoa".

Ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko politikak, erakundeen eta elkarte publikoen erreforma, zerbitzu publikoen iraunkortasunarekiko konpromisoa, erreforma fislaka eta iruzurraren kontrako borroka izango omen dituzte hizpide negoziazioetan.

 

Legebiltzarrean

Lehenengo bilera Eusko Legebiltzarrean izango da, eta EAJren ordezkariak Joseba Aurrekoetxea, Joseba Egibar, Pilar Garcia de Salazar eta Koldo Mediavilla EBBko kideak izango dira.

PSE-EEk, berriz, Rodolfo Ares, Idoia Mendia eta Antonio Pastor, Txarli Prieto eta Iñaki Arriola EAEko hiru lurraldeetako buruak eramango ditu.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea