Politika -

Bilera sorta

PSEk 'aurrerapausoa' ikusi du EAJren jarreran

EAJk binakako bilerak onartu izana eta gaien zerrendan ekonomiaren suspertzea, zerbitzu publikoen jasangarritasuna edota zerga erreforma sartu izana "aurrerapauso bat" da, Aresen ustez.

Rodolfo Ares eta Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Rodolfo Ares eta Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Rodolfo Ares eta Idoia Mendia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren jarreran "herrialdeko akordio handietara" heltzeko "aurrerapauso bat" ikusi duela adierazi du PSE-EEk. Sozialistek, halaber,  jeltzaleekin izango dituzten elkarrizketetarako batzorde negoziatzailea izendatu dute.

Rodolfo Ares, PSE-EEren batzorde exekutiboko koordinatzaileak, Bilbon emandako prentsaurreko batean adierazi duenez, EAJk binakako bilerak onartu izana eta gaien zerrendan ekonomiaren suspertzea, zerbitzu publikoen jasangarritasuna, erreforma instituzionala, iruzur fiskalaren kontrako plana eta zerga erreforma sartu izana "aurrerapauso bat" da jeltzaleen jarreran.

"Hiru urte berandu etorri arren, EAJk eta Urkullu lehendakariak Alderdi Sozialistak aspalditik planteatzen dituen herrialdeko akordio handiak jarri ditu mahai gainean, eta arrazoi genuela frogatu da", esan du.

Aresek adierazi duenez, haren alderdiak lau puntu horien gaineko "akordio globalak" bakarril onartuko ditu, "elkarren artean lotuta" daudelako.

EAJrekin jardungo duen PSE-EEren batzorde negoziatzailea Rodolfo Aresek, Idoia Mendiak eta EAEko hiru lurraldeetako idazkariek (Jose Antonio Pastor, Iñaki Arriola eta Txarli Prieto) osatuta egongo da. Hala, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, "beharrezkoa denean soilik" parte hartuko du bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea