Politika -

Lehendakariarekin bilera

Jeltzaleekin akordioa gertu egotea ukatu du Lopezek

Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak ez dio aterik itxi akordioari, baina nabarmendu duenez, sozialisten jarrera eta baldintzak ez dira batere aldatu.

Patxi Lopez, Euskadiko sozialisten idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Patxi Lopez, Euskadiko sozialisten idazkari nagusia.
Patxi Lopez, Euskadiko sozialisten idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Lehendakaritzan izandako bileraren ostean, jeltzaleen eta sozialisten arteko hurbilketa izan ote den zabaldu da gaur. Patxi Lopez Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak gezurtatu egin du EAJren eta PSE-EEren artean hurbilketa bat egon izana. Lopezen ustez, akordioak lortzeko zailtasun nabarmenak daude, eta sozialisten jarrera eta baldintzak ez direla batere aldatu azpimarratu du. Buruzagi sozialistaren iritziz, EAJk du akordioak lortzeko erantzukizuna eta norekin adostu nahi duen erabakitzeko eskatu die jeltzaleei.

Gipuzkoako sozialisten buruekin elkartu da gaur Lopez, Donostiako Miramar jauregian.

PSE-EEren buruzagiak alderdi politikoetako eta Iñigo Urkullu lehendakariaren arteko bilera izan du hizpide, eta "akordiorako espazio bila" joan zirela adierazi du.

"Hala ere, jakinak baziren ere berriz harrituta utzi gintuzten bi gauzarekin egin genuen topo", gaineratu du Lopezek: "Jaurlaritzak ez zuen ezer zehatzik aurkeztu, ekimenik eta ideiarik ez baitzuten agertu, eta ez zuten gaitasunik erakutsi".

Era berean, "akordioetara iristea oso zaila" dela aitortu du: "Erreforma fiskal justua, krisiaren karga banatuko duena eta politika publikoei eusteko diru-sarrerak bermatuko dituena, nahi dugunok eta politika publiko horietan murrizketak nola egin soilik pentsatzen dutenak bat etortzea".

Buruzagi sozialista hitz egiteko eta krisi ekonomikoa gainditzeko akordioak lortzeko prest agertu da. Hori bai, balizko akordio horrek sakona izan beharko luke, eta ez "salbamendu-txalupa" bat edo behin-behineko konponbide bat. Horren ustez, EAJren esku dago akordio hori posible egitea, eta norekin adostu nahi duen erabakitzea eskatu die jeltzaleei.

"Duela sei hilabete edo hiru urte geunden lekuan gaude sozialistak, hots, euskal gizarteak dituen arazoei erantzuna emango dien akordioak lortzeko prest gaude", adierazi du Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea