Politika -

Elkarrizketa telebistan

Jose Maria Aznarrek ez du politikara itzultzea baztertu

"Ez dut sekula nire erantzukizuna saihestu, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan konpromisoa beteko dut, ondorio guztiekin, ez izan zalantzarik horretan", ziurtatu du Gobernuko presidente ohiak.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia telebistan. Argazkia: EFE
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia telebistan. Argazkia: EFE
Aznarrek ez du politikara itzultzea baztertzen

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak ez du politikara itzultzea baztertu. Bere "erantzukizunarekin" beteko duela errepikatu du Aznarrek elkarrizketa batean.

"Ez dut sekula nire erantzukizuna saihestu, erantzukizunarekin, kontzientziarekin, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan konpromisoa beteko dut, ondorio guztiekin, ez izan zalantzarik horretan", ziurtatu du.

Gainsoldatak

Bestalde, politikari gisa gainsoldatarik jaso ez zuela adierazi du Aznarrek. Diputatu, PPko eta Gobernuko presidentearen soldatak soilik jaso zituela erantsi du. "Ez dut beste soldatarik jaso eta beste inork jaso ez dituela uste dut", ziurtatu du Gobernuko presidente ohiak Antena 3 telebistan.

PP barruan irregulartasunen berri izan ez duela azaldu du Aznarrek. "PPren kontuak legezkoak direla eta Kontu Auzitegiaren aurrean aurkeztu dituztela uste dut", esan du.

"Ezagutu ditudan gutun-azal bakarrak Moncloan sartzen ziren diru bereizienak izan dira", erantzun du Aznarrek, PSOEren Gobernuari erreferentzia eginez. "300.000 pezetako kutxa bat zegoen eta dirua amaitzen zenean berriz betetzen zuten", esan du. "Ez dakit zertan xahutzen zuten, baina ni heldu nintzenean amaitu zen. Ez dut gutun-azal gehiagorik ezagutu", erantsi du.

Era berean, bere kontuak erakusteko "arazorik ez" duela ziurtatu du Gobernuko presidente ohiak. "Aitorpenak sekretuak dira. Baina nire ondarea eta aitorpenak azaltzeko ez dut batere arazorik. Ez dut beste soldatarik jaso", gaineratu du.

Bere alabaren ezkontza

Bere alabaren ezkontzaren eta Gurtel sarearen artean lotura izan zela argitaratu du gaur El Pais egunkariak. "Informazio okerra" dela ziurtatu du Aznarrek. "Gonbidatuek ezkonberriei opariak egitea ohikoa da", azaldu du.

"Sare kriminal baten eskutik oparia jaso zutela nola esan liteke", galdetu dio bere buruari. Prisa taldeko egunkariaren aurka egin du Aznarrek. PPko buruzagi ohiaren hitzetan, "gorrotoa didate".

"Aspalditik Prisa Taldeak gorrotoa dit. Gertakariak deuseztatu ezin dituenez, familia baten ohorea zapuztu nahi dute. Baina lan zaila dute. Ez dute euren helburua lortuko", esan du presidente ohiak. "Gainera, informazioa argitaratu duen komunikabideak porrot egin du. Gehien kezkatzen nauena Prisa kaudimenik gabe geratzea da, doilorkerien zigorrak ordaindu ezin izango dituelako", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea