Politika -

Auzitegi Nazionala

Puellesen alarguna: 'Eskubideak dituzten bakarrak hiltzaileak dira'

Auzitegi Nazionala Eduardo Puellesen hiru ustezko hiltzaileak epaitzen hasi da gaur. Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria eta Daniel Pastor dira epaitu dituzten ETAren ‘Otazua’ taldeko ustezko kideak.

Puellesen ustezko hiltzaileen aurkako epaiketa. EFE.
Puellesen ustezko hiltzaileen aurkako epaiketa. EFE.
Fiskalak 45 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Eduardo Puelles hil zutenen kontra

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisca Hernandez y Sotelo Edurdo Puelles Polizia inspektore buruaren halargunak Auzitegi Nazionalean esan du "hemen eskubideak diuzten bakarrak hiltzaileak" direla. ETAk 2009ko ekainean hil zuen Puelles, bonba auto batekin egindako atentatuan.

Auzitegi Nazinaleko Zigor Aretoa Eduardo Puellesen hiru ustezko hiltzaileak epaitzen hasi da gaur. Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria eta Daniel Pastor dira epaitu dituzten ETAren ‘Otazua’ taldeko ustezko kideak. Fiskalak 45 urteko kartzela-zigorra eskatu du hiruren contra.

Epaiketa aretoan, hiru akusatuek deklaratzeari uko egin diote, epaitegiari legitimitaterik onartzen ez diotela argudiatuz. Beatriz Etxebarriak atxilotu zituztenean tratu txarrak eta torturak pairatu zituztela salatu du.

Eduardo Puellesen alargunak gogoratu du 2009ko ekainak 19an leherketa handi bat entzun zuela, batean, bere senarra etxetik irten eta minutu batzuetara.

Atentatua izan zen tokira gerturatzen saiatu zen, eta bere senarraren ibilgailua sutan jarraitzen zuela ikusi zuen. Bertara EAJko ordezkariak, ertzaintzak, zinegotziak eta hainbat auzotar joan ziren.

"Nire bizitza erabat aldatu da. Nire bizitza ez da bizitza", esan du Hernandez y Sotelok epailearen aurrean. "Giza eskubideen inguruan hitz egin dugu behin eta berriz, baina hemen eskubideak dituzten bakarrak hiltzaileak direla usted ut", esan du.

Fiskalaren eskaera

Ana Noe Auzitegi Nazionaleko fiskalak 45 urteko kartzela-zigorra eskatzen du hiruen kontra, Estatuko Segurtasun Indarretako kide baten kontrako hilketa terrorista eta txikizio terrorista egitea leporatuta.

Era berean, Ministerio Publikoaren ordezkariak zigorra bete ostean 10 urtez Bilbon bizitzeko debekua ezarri nahi die Zapiraini, Etxebarriari eta Pastorri.

Inputatuen ardura zibilari dagokionez, Fiskaltzak 200.000 euroko kalte-ordaina eskatzen die Francisca Hernandez y Sotela alargunarentzat, eta 150.000 eurokoa, seme-alaba bakoitzarentzat.

Ministerio Publikoaren idatzian agertzen denez, Informazio Brigadako inspektorea autoan jarritako bonba-lapa batek hil zuen, Arrigorriagan. Fiskaltzaren arabera, 2009ko ekainaren 18tik 19rako goizaldean, ETAko kideak Puellesen ibilgailura joan ziren eta lehergailua jarri zuten autoaren azpian.

Lehergailua 2 kilo kloratitaz eta 200 gramo pentritaz osatuta omen zegoen, eta Zapiraini leporatzen diote horren fabrikazioa. Lehergailua autoaren azpian kokatzeko, Pastorren laguntza izan omen zuen, eta Etxebarriak zaintza lanak egin zituela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea