Politika -

Bake-prozesua

Currin:'ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke'

Hegoafrikako abokatuak Espainiako eta Frantziako gobernuak kritikatu ditu, "prozesuari laguntzeko egin dezaketen guztia aurrera eramateko prestatu ez direlako".

Brian Currin Hegoafrikako abokatua. EFE
Brian Currin Hegoafrikako abokatua. EFE
Brian Currin Hegoafrikako abokatua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin Hegoafrikako abokatuaren hitzetan, "ETA, erakunde gisa, ez da sekula indarkeriara itzuliko, baina erakundeko kide batzuek zatiketa erabakitzea gerta daiteke".

Publico.es atarian egindako elkarrizketan, "ETAn hori gertatuko dela esateko informaziorik ez" duela azaldu du abokatuak, baina "munduko beste txoko batzuetan" gertatu dela erantsi du.

"Hori gertatuko dela esateko arrazoirik edo frogarik ez dut, baina nazioarteko testuinguruan errepikatu den fenomenoa da", adierazi du.

Bestalde, Hegoafrikako abokatuak Espainiako eta Frantziako gobernuak kritikatu ditu, "prozesuari laguntzeko egin dezaketen guztia aurrera eramateko prestatu ez direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea