Politika -

'M18 plazara'

232 herri eta auzotara zabaldu dute presoen eskubideen aldeko aldarria

Euskal Herriko eta atzerriko plazetan Espainiako eta Frantziako estatuek presoekiko duten jarrera "inmobilista" salatu dute.

Herriraken mobilizazioa Durangon. Argazkia: eitbcom
Herriraken mobilizazioa Durangon. Argazkia: eitbcom
Herrirak 200 protesta-ekitalditik gora deitu ditu hainbat plazetan

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen eskubideen alde berrehunetik gora ekimen egin dituzte gaur Euskal Herriko 232 plazatan Herrira mugimenduak deituta.

Presoen eskubideak aldarrikatzera 12.000 lagun inguru atera dira kalera, Herrira mugimenduak esan duenez. Egitasmo anitzak izan dira eta Herrirak eman duen datuen arabera, erantzuna zabala izan de.

Gaur egun indarrean dagoen espetxe politika aldatzeko beharra aldarrikatu dute. Halaber, bakearen bidean urratsak eman eta giza eskubideak urratzen dituzten salbuespenezko neurriak bertan behera utz daitezela eskatu dute.

Ibon Meñika bozeramaileak esan duenez, espetxe politikaren aldaketa bakea sustatzea lortzeko aurrerapausoa izango litzateke.

Durangon egindako elkarretaratzean esan ditu hitzok Meñikak eta besteak beste, "Parot doktrina" bertan behera uzteko, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko eta dispertsioarekin amaitzeko eskatu dute.

"M18 plazara" izeneko ekimenak 200 plaza baino gehiago bete ditu Euskal Herri osoan, eta euskal gizarteak "gatazkaren" konponbidean parte hartzeko aukera "garrantzitsua" izan dela esan dute antolatzaileek.

Horren harira, Herriraren bozeramaileak azaldu zuenez, ekimen horren bidez Espainiako eta Frantziako estatuen kartzela-politikari aurre egin nahi diote.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea