Politika -

Gasteizen

Bi pertsona atxilotu dituzte Gobernuaren Ordezkaritzan kateatzeagatik

"Desordena publikoa" eta "poliziei eraso egitea" leporatu diete bi atxilotuei. 60 bat lagunek elkarretaratzea egin dute presoak hurbiltzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 eta 32 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak arratsaldean, Gasteizen, Gobernuaren Ordekazkaritzako egoitzan kateatzeagatik.

"Desordena publikoa" eta "poliziei eraso egitea" leporatu diete bi atxilotuei, hurrenez hurren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bi atxilotuak Gasteizko Gobernuaren Ordezkaritzari kateatu egin dira beste gazte batzuekin batera. 60 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Ordezkaritzaren aurrean presoak hurbiltzea eskatzeko.

Protesta 19:15 aldera hasi da eta ordu erdi geroago bi gazteak atxilotu eta polizia-etxera eraman dituzte.

Atxilotuetako bat Xabier Agirre da. Agirreri bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Vital Kutxako Gasteizko sukurtsal batean lehergailu bat jartzeagatik, 2006ko urriaren 26an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea