Politika -

Kartzela-baimena

Valentin Lasartek tramitea bete du eta sinatzera joan da

Presoa 11:00etan joan da Guardia Zibilaren Lodosako kuartelera.

Valentin Lasarte. Artxiboko irudia.
Valentin Lasarte.
Valentin Lasarte. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentin Lasarte presoa atzo irten zen Langraiz Okako kartzelatik bere lehendabiziko kartzela-baimenaz gozatzeko. Hiru egun igaroko ditu kartzelatik kanpo, baina egunero sjoian beharko du sinatzera.

Lasarte 11:00etan joan da Guardia Zibilaren Lodosako kuartelera, legezko izapidea betetzeko. Ume-kotxe bat bultzatuz eta bikotekidearen laguntzaz sartu da kuartelera.

17 urte daramatza kartzelan ETAren zazpi hilketa (besteak beste, Gregorio Ordoñez PPko zinegotziarena eta Fernando Mugica PSE-EEko ordezkariarena) egiten laguntzeagatik.

Auzitegi Nazionaleko zigor arloko lehenengo sekzioak aho batez hartu zuen Lasarteri baimena emateko erabakia, hori EAEtik kanpo pasatzeko baldintzarekin. Halaber, kontuan hartu dute kartzela zigorraren erdia beteta izatea, eta damututa dagoela esan izana.

"Langraiz bidea" hartu zuen eta eragindako heriotzengatik damua azaldu zuen Lasartek. Halaber, diru kopuru txikiak ematen ari da ezarri zizkioten ardura zibilei aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea