Politika -

Urtza Alkorta auzia

Beltran de Heredia:'Operatiboki egokia denean atxilotuko dute Alkorta'

Ertzaintzak epaitegietako aginduak bete behar ditu, Segurtasun Saileko buruaren arabera.

Estefan Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko burua. Argazkia: EiTB
Estefan Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko burua.
Estefan Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko burua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Operatiboki aproposa den unean atxilotuko du Ertzaintzak Urtza Alkorta gaztea, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko buruak jakinarazi duenez.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Urtza Alkortaren atxiloketa eragozteko Ondarroako Zumardian sortu den gunea izan du hizpide; izan ere, 175 lagun inguruk pasatu dute gaua bertan.

Alkortari 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko talde bati laguntzea leporatuta; zigorraren erdia bete zuen eta ondoren epai irmoa izan bitartean baldintzapeko askatasuna eman zioten. Orain, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi du eta atxilotu eta kartzelaratzeko agindua eman du. Gorenaren arabera, Alkortak ETAko talde bati "posta, informazio eta konpainia" lanetan lagundu zion. Horretarako 2008ko urtarrilean Frantziara joan zen trebatzeko.

Urtza Alkorta atxiltotzea agindu du Auzitegi Gorenak, eta Segurtasun sailburuaren esanetan, Ertzaintzaren betebeharra da epaitegien aginduak betetzea.

Atxiloketa eragozteko giza harresia eratu dutela galdetuta, nabarmendu du operatiboki aproposa den unean atxiloketa duela Ertzaintzak Urtza Alkorta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea