Politika -
Soldata bikoitza
Aznarrek gainsoldatak kobratu zituen presidente zenean
Horixe argitaratu du behintzat 'El Pais' egunkariak. PPk 16.755 euro ordaindu zizkion Espainiako Gobernuko presidente ohiari, agintari publiko batek bi soldata jasotzea debekatuta zegoenean.
Erredakzioa
PPk 16.755 euroko gainsoldata ordaindu zion Jose Maria Aznarri Espainiako Gobernuko presidente zenean, 1996an, "ordezkari lanak egiteagatik", El Pais egunkariak jakitera eman duenez. Ordurako debekatuta zegoen agintari publiko batek bi soldata jasotzea.
Egunkari espainiarrean argitaratu dutenez, Pablo Ruz epailearen esku dagoen informazioan agertzen da Espainiako Gobernuko presidente zenean hiru gainsoldata kobratu zituela, 16.755 euro guztira.
Kontuen Auzitegiak PPren kontabilitateari buruz epaileari helarazi zion 1996ko informazioan ez da Aznarren izena agertzen, baina 053 kodigoaren atzean Espainiako Gobernuko presidente ohia dagoela pentsatzen dute.
Bestalde, presidente izan aurretik, PPk 56.500 euroko gainsoldata ordaindu omen zion Aznarri.