Politika -

Zarautzen

Txiki eta Otaegiri plaza bat eskaintzea eskatu du Ahaztuak elkarteak

Elkarteak ohar batean azaldu duenez, iragan astean eskaera hori aurkeztu zuten, Zarauzko Udalean. Hurrengo egunetan, gauza bera egingo dute Azpeitian (Otaegi bertan jaio zen).

'Txiki' eta Otaegiren senideak. EiTB.
'Txiki' eta Otaegiren senideak. EiTB.
'Txiki' eta Otaegiren senideak. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarauzko enparantza bati Txiki eta Angel Otaegi ETAko kide izan zirenen izenak jartzeko eskatu dio Ahaztuak elkarteak bertako udalari. Txiki eta Otaegi 1975. urtean fusilatu zituzten, frankismo garaian.

Elkarteak ohar batean azaldu duenez, iragan astean Zarauzko Udalean aipatu eskaera aurkeztu zuten. Hurrengo egunetan, Azpeitian gauza bera egingo dute (Otaegi bertan jaio zen).

Bilduk gobernatzen du Zarauzko Udala, eta datozen asteetan bertan gai hau aztertzea espero du Ahaztuak elkarteak. Proposamena onartzen baldin bada, enparantza eta monolitoa irailaren 27an inauguratzea eskatuko dute, egun horretan ‘Txiki’ eta Otaegi fusilatu zituztenetik 38 urte beteko baitira.

Aurreko legealdian, Otaegi eta Txiki indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu zituen Eusko Jaurlaritzak. 1960 eta 1978 bitartean, Poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortutako lehen kasuetako bi izan ziren.  Frankismo garaian egindako azken fusilamenduetan hil zituzten Txiki eta Otaegi, 1975ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea