Politika -

Auzitegi Nazionalak

Kartzela-baimen bat eman diote Lasarteri, Ordoñezen hiltzaileari

Auzitegi Nazionalak hiru eguneko kartzela-baimena ematea onartu du aho batez.

Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: EITB
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: eitb
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak hiru eguneko kartzela-baimena eman dio Valentin Lasarteri, Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren hiltzaileari. 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen Lasartek Ordoñez Donostian.

Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko lehenengo sekzioak aho batez hartu du erabakia, baimena EAEtik kanpo pasatzeko baldintzarekin. Era honetan, Lasarteren eskakizuna aintzat hartu dute zigorraren erdia baino gehiago bete duela kontuan hartuta.

Lasartek 17 urte daramatza espetxean. "Langraiz bidea" hartu zuen eta ETAren heriotzengatik damua azaldu zuen. Halaber, diru kopuru txikiak ematen ari dela esan dute epaitegiko iturriek, ezarri zizkioten ardura zibilengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea