Politika -
Biktimak
Bildu Tomas Caballeroren omenaldian izan da, Iruñean
Nafarroako hiriburuko bi zinegotzi joan dira hilerrira, ETAk UPNko kidea hil zueneko 15. urteurrenean. Barcinarentzat "ona" da Bilduren keinua.
Erredakzioa
Bilduko ordezkariek parte hartu dute lehenengo aldiz Tomas Caballero ETAk duela 15 urte hil zuen UPNko zinegotziaren omenezko ekitaldian, Iruñeko hilerrian.
Eva Aranguren eta Peio Martinez de Eulate Iruñeko zinegotziak izan dira omenaldira joan direnak, Nafarroako alderdietako eta erakundeetako ordezkariekin batera.
Barcina ere izan da omenaldian, eta Bilduko kideen presentziaz galdetu diotenean, "hilketa gaitzesteko bidean badoa, ontzat hartu beharko genukeela iruditzen zait", erantzun du.
Ezker abertzaleak Caballeroren hilketa oraindik ez duela gaitzetsi gogorarazi ostean, Nafarroako presidenteak "hilketa gaitzesteko eta ETA desegin dadila eskatzeko" deia egin dio Bilduri.