Politika -

Egonkortasun bila

Urkulluk astelehenean deituko ditu ordezkari politikoak

Amaiurrek ituna bilatzeko alderdi bat hautatzeko deia egin dio, eta PPk Patxi Lopezen aurka egin du.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Urkullu astelehenean bilduko da ordezkari politikoekin

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak astelehenean deituko ditu ordezkari politikoak eta erakundeetako buruak, lehenbailehen elkarrizketa mahaiak osatzeko, "lagunen beharrei erantzuna ematea helburu".

Urkullu Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni Ospitalean izan da ostiral honetan, Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera. Bertan, "ahalmen gastu berria ekonomia sustatzeko eta enplegurako elkartasun funtsera" bideratuko dutela azaldu du.

"Hori da esfortzu ekonomikoari eman nahi diogun bidea, hori da hiru aldundiei eta udalei proposatuko diegun bidea", gaineratu du.

Amaiur

Bestalde, Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak "anbiguotasuna" alde batera utzi, eta ituna bilatzeko alderdi bat hautatzeko deia egin dio lehendakariari.

Larreinak agerraldia egin du Xabier Mikel Errekondo eta Jon Inarritu diputatu abertzaleekin batera, eta Urkulluri "ezer ez" egitea eta "anbiguotasuna" nahita erabiltzea egotzi dio. "Berak hautatu zuen hautagai izatea eta herrialde hau gobernatzea", gogorarazi du.

PP

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren aurka egin du, popularrekin itunik egingo ez dutela esan baitzuen atzo, eta buruzagi sozialistari axola zaion egonkortasun bakarra "besaulkiarena" dela iritzi dio.

Basagoitik "faltsukeria eta gutizia" erakutsi izana leporatu dio Lopezi, eta aurreko legegintzaldian lehendakari izateko babesa eman ziotela gogorarazi dio.

UPyD

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak aitortu egin du lehendakariak proposatutako neurri askorekin ados dagoela, "nahikoak" ez direla uste badu ere.

Maneirok agerraldia egin du hedabideen aurrean, eta Urkulluk deitutako bilerara joan egingo dela iragarri du, "euskal gizarteari zerbitzu emateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea